Igeriketako monitoreen eta sorosleen lan poltsak sortuko ditu Udalak

2017/04/06
Arrasateko Udalak igeriketako monitoreen eta sorosleen lan poltsak sortzeko egingo diren hautaketa prozesuen oinarri-arauak onartu ditu

Igeriketako monitoreen erantzukizun nagusiak dira igeriketa eskolak prestatu eta ematea.

Sorosleen ardura nagusiak dira, besteak beste, udal igerilekuetako erabiltzaileen segurtasunaz eta osotasun fisikoaz arduratzea.

Aipatu oinarriak udal webgune honetan aurkitu daitezke, Lan Eskaintza Publikoa sailean.

Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten izangaiek apirilaren 6tik 24 arteko epea daukate izena emateko, BAZen edo udalaren webgunean.