Siriako errefuxiatuen aurrean ahobateko Udal adierazpena

2015/09/21
Card image cap
Irailak 16ko ezohioko bilkuran ahobatez onartutako adierazpena Siriako errefuxiatuen egoeraren aurrean. Arrasate Siriako errefuxiatuak hartzeko prest.

Siriako gerrak eragin duen egoeraren aurrean, bertatik ihesi datozen errefuxiatuak hartzeko prestutasuna adierazi du Arrasateko Udalbatzak, talde guztien aldeko botoekin.

Maria Ubarretxena alkateak adierazi duenez: "Pentsatzen dugu Jaurlaritzarekin zein Aldundiarekin modu koordinatu baten erantzun behar zaiola jende horren beharrei. Ezin dugu ahaztu, bozkatzeko eskubidea izan ezik, gainerako herritarren eskubide berberak izango dituztela, eta horregatik erantzun on bat eman behar zaio krisiari. Gainera, talde guztiak ados jarri izana balioan jarri behar da"

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, hirugarren sektorearekin eta Euskal Lurraldeetako beste udal batzuekin lan egiteko konpromisoa hartzen du Arrasateko Udalbatzak, eta lantalde bat sortuko du, elkarte edo erakunde ezberdinekin, udal baliabideak koordinatu eta errefuxiatuen laguntzarako plangintza elkarlanean garatzeko asmoz.