6. Kontseilua
2025/05/07
Borobilean goxo eseri ostean, kontseilura ongi etorria eman, aurreko saioa errepasatu eta goizak izango duen egitura azaldu dugu. Bide batez, Zer moduz nator? erronda egin dugu talde egoeraren berri izateko.
Ostean, saioaren lehenengo lanketarekin hasi gara. Horretarako hirigintza saileko teknikari den Aitor Jauregi gonbidatu dugu Iturripeko kiroldegi berriaren eraberritzeaz aritzeko. Behin Aitorren azalpenak entzunda, kontseilu kideek etorkizuneko planteamenduari ekarpenak egiteko aukera izan dute.
Atsedenaren ostean, saioaren bigarren zatiari ekin diogu. Horretarako LUR estudioko Jone eta Luciaren bisita izan dugu bigarrenez. Harrera egin ostean, Jonek hitza hartu du eta Arrasate berdetzeko egin den diagnosia aurkeztu digu. Jarraian, hiru taldetan banatuz, Arrasateko berdetzen jarraitzeko hiru proposamen adostu eta elkar jarri ditugu.
Saioarekin amaitzeko, haur bakoitzari kontseiluko koadernoa banatu diogu. Bertan, norberak saio bakoitzaren kronika zein balorazio egiteko aukera izan du, modu librean. Azken bost minutuak koaderno hau osatzen eman ditugu.