Urtarrila ekintzez josia
2026/01/30
Kaixo kaixo Santamaiñatik!
Urte berriarekin bat, ludotekak ere martxan daude. Abenduan haurrekin batera adosturiko ekintzak aurrera eraman ditugu urtarrilean.
Hilabete honetan gauzaturiko ekintza bereziak, buztiña eta antzerkiak izan dira. Buztiñarekin askotariko artelanak egin genituen, eta beste egun batean, horiek margotzeko aukera izan genuen.

Bestalde, antzezle papera hartu eta antzerkiak ere egin genituen.

Asko gozatu dugu ekintza hauetan, eta ondoren hilabeteetan ere ekintza berezi ugari izango ditugu gure ludoteketan.
Animatu!