Arrasateko Euskara plana osatzen

2026/04/22
Card image cap
Gaurkoan, Arrasateko Euskara Planari ekarpenak egiteaz gain Ttakun txalaparta elkartea ere ezagutu dugu.

Gaurkoan Udal Euskaltegian dagoen Areto gelan elkartu gara. Bertan, taldeari ongi etorria eman, goizak izango duen egitura azaldu eta Zer moduz nator? erronda egin dugu zein aldartetan gauden jakiteko.

Saioaren lehenengo atalean, Ezozi Arrazola Udaleko euskara saileko teknikaria etorri da ondorengo hileetan, Udalak Euskararen Herri Plana berriztuko duela azaltzera. Behin bere kokapena eginda, talde handian “koordenatuen” jolasaren bidez, kide bakoitzaren ibilbide linguistikoa osatzen saiatu gara.

Atsedenaldiaren ostean, herriko eragileak ezagutzen jarraitzeko asmoz, bisita gidatua egin dugu Ttakun txalaparta elkartera.

Saioa bukatzeko, kontseiluko koadernoak banatu ditugu eta kide bakoitzak bertan eguneko kronika egin du.