Arrasateko udaleko Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoen batzordearen azalpen oharra

2021/02/26
Udal zerbitzu teknikoek azterlan bat egin dute, 2019. urteari dagokiona, "Cespa, Arrasate Jardines" izeneko enpresak idatzia, udalerriko hainbat zuhaitzen egoerari buruz.

Udaleko zerbitzu teknikoek egindako txostenak jasotzen duenez, "Cespa, Arrasate Jardines"  enpresak urteko txosten bat aurkeztu behar du zuhaitzen egoerari buruz.

Aurkeztutako azken txostenean, aztertu da 21 eremutako hainbat zuhaitzen egoera, eta deskribatu dira zuhaitzak, haien egitura, ezaugarriak eta horietako bakoitzerako proposamenak. Horietan, proposatu da batzuek kentzea eta inausketa bereziak egitea, segurtasun irizpideak kontuan hartuta.

Txostena egin dute gaian adituak direnek, eta proposatu dute Santa Barbarako sarreran haritza kentzea, zati batean ustelduta eta barrutik hutsik dagoelako, eta segurtasunaren ikuspegitik arrisku handia dakarrelako. EH Bilduk eskatuta, "Kimu bat" enpresari bigarren azterketa/kontraste bat eskatu zaio, eta hark argudiatu du, zuhaitzaren egoera ikusita, zati batean ustela eta barrutik hutsa dagoela, eta Cesparen iritzi berekoa dela.

Azkenik, Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoen batzordean erabaki da zuhaitz hori kentzea, adierazitako arrazoiengatik.

Hori guztia kontuan hartuta, udal gobernutik ez gatoz bat EH Bilduk Santa Barbarako haritza ez mozteko egindako eskaera publikoarekin, are gehiago alderdi horrek proposatzen duelako, aldi berean, karpinus betulus zuhaitz bat kentzea Kontzezino kalean, tamaina handikoa eta oinarrizko adarkadura egokia duena, 7 metrotik gorako kopa eta 11-12 metroko altuera duena, garapen on, orekatu eta erregularra duenean.

Udal gobernutik eta Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoen batzordeburutzatik gure haserrea adierazi gura dugu EH Bilduk gai honetan erakutsi duen zorroztasun faltagatik, seriotasun eskasagatik eta arbitrariotasunagatik: eskatzen baitu adituen iritziz zuhaitz arriskutsua bat mantentzea, egoera txarrean dagoenean, eta, aldi berean, zuhaitz orekatu eta garapen onekoa kentzea.