Baba protagonista azaroaren 16an egingo den bertako produktuen azokan

2024/11/11
Card image cap
Azoka azaroaren 16an izango da Seber Altube plazan, 9:00etatik 14:00etara. Azokarekin batera, baba dastaketa egongo da.

Azaroaren 16an egingo da hileko hirugarren zapatuko azoka, Seber Altube plazan. Azokaren ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da. Bertan, ezagunak ditugun ohiko saltzaileak egongo dira bertako produktuak saltzen. Erosle guztien artean Eusko Label produktu sortarekin egindako 10 otar zozketatuko dira.

Baba dastaketa

Hilero egin ohi den moduan, sasoia aprobetxatuz, bertako produktu bat izaten da protagonista, eta, oraingoan, baba izango da. Hala, Arrasateko Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritza taldeko ikasleek babak prestatuko dituzte, eta 11:00etatik aurrera aukera egongo da horiek dastatzeko. Zehazki, Arabako pinta baba prestatuko dute, guztira 12 kilo.