Irisgarritasun egoera hobetzeko desjabetza jardunbideari buruzko Udal Ordenantza indarrean sartu da
Udal Plenoak 2014ko apirilaren 11an onartu zuen hasiera batean aipaturiko Ordenantza. Jendaurreko erakustaldia igaro ondoren ez da alegazio idatzirik aurkeztu, hortaz Toki araubidearen Oinarri-Arauak arautzen dituen 7/1985 Legearen 49. artikuluko azkenengo paragrafoak ezarritakoaren arabera, Ordenantza behin betikoz onartutzat jo da.
Joan den ekainaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da Ordenantzaren testu osoa.
Ordenantzak “Hirigintzaren eta lurzoruaren 2/2006 legearen” 177, j) artikulua garatzen du, zeinak irisgarritasun baldintzak gauzatzeko helburuz, desjabetzeak aplikatzeko baimena ematen duen.
Ordenantzaren xedea da nahitaezko desjabetzea bideratzeko irizpideak eta metodologia finkatzea, irisgarritasunari buruz indarrean dagoen legerian aurreikusten denaren ildotik, hirigintzari buruzko legeritik ateratzen diren kasuetarako.
Testua irakurtzeko sakatu hemen.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Herrigunean zuntz optikoa hedatzeko obrak “erritmo onean” 2022/06/08
- Arrasateko Udalak, Santa Marinako auzokideekin eta elkarteekin, Santa Teresa eta San Esteban kaleak birmoldatzeko proiektua garatzen jarraitzen du 2022/05/25
- Udalak Etxetxikiak eremua urbanizatuko du, bizilagunekin elkarlanean 2022/05/04