Kulturola egitasmoaren baitan Donostia eta Errenteriako kultur gune nagusiak bisitatu ditu Udalak herriko hainbat kultur taldeekin batera

2017/03/21
Card image cap
Donostiako musika eta dantza eskola, Easo Abesbatza eta Errenteriako Dantzagunea izan dira, hain zuzen, bisitatutako espazioak, eta helburu izan dute eremu horiek ezagutzea eta haien esperientziatik ikastea

Kulturola eta Aprendices zaharberritzeko proiektuen baitan urratsak ematen jarraitzen du Arrasatek. Oraingoan, udal ordezkariek, herriko hainbat eragile eta birgaitze lanetan dabiltzan arkitektoekin batera, Donostia eta Errenteriako hainbat kultur gune eta instalazio bisitatu dituzte. Zehazki Donostiako musika eta dantza eskolan, Easo Abesbatzan eta Errenteriako Dantzagunean egon dira. Bisitaldiak helburu izan du espazio horiek ikusi eta eraikinen funtzionamendua gertutik ezagutzea. Era berean, Arrasateko birgaitze prozesuen antzerakoak bizi izan duten horien esperientziak ezagutu ahal izan dituzte, etorkizunera begira, Arrasaten eraikitzen ari den kultur gune berrirako ideiez baliatuz.

Bisitaldian parte hartu dute:

  1. Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak
  2. Juan Ramon Mendieta, kultur zinegotziak
  3. Jon Garai, kultur saileko buruak
  4. Moises Altuna OZM (Obrak, Zerbitzuak eta Mantenua) departamentuko buruak
  5. Izaro Agirre, Kulturola proiektuko teknikari arduradunak
  6. Aprendices eraikina birgaitzeko proiektua egiten ari diren LKSko arkitektoak
  7. Jovino Martinez Sierra, Erlojuaren eraikinaren birgaitze lanetan ari den arkitektoa eta bere lankideak
  8. Arrasate Musikaleko kideak
  9. Goikobalu Abesbatzako kideak
  10. Lore Gazteak dantza taldeko kideak
  11. Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeko kideak
  12. Portaloi Elkarteko kideak
  13. Doke antzerki taldeko kideak


 
Kultur proiektu estrategikoa

 

Egitasmo hau legealdi osoan zehar aurrera eramango den ekimen garrantzitsuenetarikoa da. Aprendices eraikinak, Musika Eskola eta Goiko Balu abesbatza hartuko ditu, besteak beste, eta erlojuaren eraikinean kultur jarduera  elkarteak eta udal euskaltegi berria kokatuko dira. Helburu nagusia da herri zein bailara mailan garrantzia handikoa izango den kultur eremua sortzea, bereziki, herritarrei eta kultur taldeei alor honetan aukera berriak eskaintzeko eta sinergiak sortzeko.