Ospitale atzeko kalea urbanizatuta
Deba Garaiko ospitalearen obrekin loturik, 2008an sinatutako hitzarmen batean, zenbait konpromiso hartu zituzten Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak Arrasateko Udalarekiko. Alde batetik, Jaurlaritzak Udalari lagatzea 1.288m2 ko orube bat; garai hartan ospitalearen eraikina zenaren atzealdeko partea osotzen zuena, hain zuzen. Izan ere, Plan Orokorrean aurreikusirik zegoen Zerrajera eremua eta Zalduspekoa lotzeko Txaeta kalearen jarraipena egitea orube horretan.
Osakidetzak hartu zuen bere gain aipatu zati hori urbanizatu eta aparkamenduak egitea. Amaitu berri dira lan horiek eta, horrenbestez, Txaeta kalea Zalduspe eremuaz komunikatuta dago eta 30 aparkamendu berri ditugu ospitale inguruan.
Zalduspe urbanizatzea
Plan Orokor berrian (maiatzeko osoko bilkuran onartuko da) aurreikusten da Zalduspe eremu guztia urbanizatzea. Asmo horrekin Udala eremu horretako lur eta eraikinen jabeekin biltzen aritu da, eremuaren hirigintza garapena bultzatzeko. Zenbait hilabetez elkarrizketetan aritu ostean, Udala jabe guztiekin heldu da akordioetara. Horrenbestez, Zalduspe eremua prest dago etorkizunean urbanizatzeko.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Hirigune Historikoaren Birgaitze Integraturako Plan Berezi berriak Alde Zaharra “erakargarriago” egitea du helburu 2022/12/16
- Eusko Jaurlaritzak 7,37 milioi euro bideratuko ditu Arrasateko Santa Teresa auzoaren hiri-berroneratze integralerako 2022/11/16
- Irailaren 1etik aurrera TAO zerbitzua berriro ere abian, egokitzapenekin 2022/08/30
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06