Udalak Enplegua Sustatzeko Planarekin jarraituko du

2015/03/03
Card image cap
Planak, oraingoz, Arrasateko 59 langabeengan eragin du zuzenean, enplegu zuzen bat erraztuz

Arrasaten Enplegua sustatzeko plana iaz  jarri zuen Udalak iaz abian, herrian iraupen luzeko langabeen kontratazioa sustatzeko. 2014ko aurrekontuen bueltan, helburu horretarako 350.000 euroko partida bat sortzea adostu zen. 2014ko Planak, orotara, 520.591 € tako kostea izan du. 2014an  160.841 € tako gastua exekutatu da. Kanpoko finantzazioa 162.228 € takoa izan da (% 31,16) eta 2015erako konprometituta geratzen dira 359.750 €.

Planak, denera, 59 arrasateko langabeengan eragin du zuzenean, enplegu zuzen bat erraztu die.

  • 47 lan kontratu sustatu ditu (35 Udalak zuzenean kontratatutakoak.  12 enpresetan kontratatutakoak finantzatuta)
  • 12 beka (Arrasateko titulatu berriak herriko enpresetan proiektuak garatzen) 
  • Hor ez daude kontabilizatuta Enplegu Azokaren ondorioz lana bilatu dutenak (datu hori zailagoa da kontabilizatzen).

 

GAKOA: ERAGILEEKIN ELKARLANA

Esfortzu handia egin da frente ezberdinetatik sustapen hau bultzatzeko: Unibertsitateaz, Saiolanekin eta enpresa pribatuekin aritu da Udala elkarlanean. Esperientzia errepikatu ahala, elkarlana zabalduz joan ahal da beste eragile batzuekin ere.


LAU LERRO, LAU HELBURU

Planean honako lau lerroak landu dira, bakoitza bere helburu propioa jarrita:

Titulatu berrientzako bekak. Titulatu berriei lan esperientzia kualifikatuak ahalbideratzea, herriko bertako enpresetan.

Hasieratik sekulako arrakasta izan du, 50 bat titulatu berrirekin poltsa bat osatu dugu.

2014an 12 beka banatu dira, beste horrenbeste proiektu garatzeko.

Proiektuak enpresa bakoitzaren beharren araberakoak izan dira:  Ingeniaritzakoak,  Komunikazioa eta marketinekoak, Zerbitzuen antolaketakoak, formaziorako material didaktikoen birdefinitzea egiteko, produktu zehatzen bideragarritasuna aztertzeko.

Proiektuetan parte hartzen ari diren bekadunen titulazioa, honakoa da:

  • Inginiariak   6
  • Komunikazioko gradudunak   2
  • Zuzenbideko graduduna 1
  • Enpresagintza  graduduna  1
  • Goi mailako Formakuntza Ziklodunak  2 ( Informatikari bat eta Nazioarteko marketina bestea).

Udaleko langabeen kontratazioak. Udaleko interes orokorreko proiektuak aurrera ateratzeko herriko langabeei lana eman.

Udalak 35 langile kontratatu ditu, hainbat perfiletakoak:

  • Peoiak  8
  • Baso langileak 2
  • Lan talde buruak 2
  • Ofizialak 4
  • Administrariak 8
  • Erdi mailako teknikariak 6
  • Goi mailako teknikariak  5

Diputazioa eta Lanbideren finantziazioa ere jaso da kontratazio hauetarako.

Enpresetan langabeak kontratatzeko laguntzak. Bertako enpresetan herriko langabeak kontratatu ditzaten bultzatzea.

Herriko 11 enpresei eman zaie diru-laguntza herriko langabeak kontratatzeagatik.

Guztira 12 pertsona kontratatu dira. Espero genuena baino eskaera gutxiago jaso ditugu, baina pentsatzen dugu lerro hau mantentzea garrantzitsua dela. Eta, gainera, ezagunagoa bihurtu ahala, enpresa gehiagok egingo dituztela eskariak. Guk horretara animatu gura ditugu.

Aurtengo enpresen jarduera:

  • 2 taberna
  • 2 galdaragintzakoak
  • 1 instalazio elektrikoak
  • 1 Hortz klinika 1
  • 4 komertzio
  • 1 mezularitza

Kontratatutako pertsonen perfila:

  • 1 sukaldaria
  • 1 zerbitzaria
  • 1 higienista hortz klinikarako
  • 5 dendako saltzaileak
  • 1 elektrizista
  • 1 adm. Laguntzailea
  • 2 soldadore 

Lanbai azoka. Herriko titulatuak enpresekin kontaktu zuzenean jartzen dituen azoka diruz laguntzea.

800 pertsona inguruk bisitatu zuten azoka. Ez dago kuantifikatzerik zenbat kontratu sortu diren azokan egondako kontaktuetatik, enpresa eta langabeen artean, baina badakigu hainbat jende lanean hasteko abiapuntua izan dela. Horregatik, jarraitzen dugu pentsatzen Udaletik apustu egiten jarraitu behar dugula azoka hau indartzearen alde eta, gainera, Arrasaten bertan egin dadin saiatzen.