Udalak erabaki du udal ordenantza arautzailea, bide publikoa terrazekin (mahai-aulkiekin) eta beste instalazio batzuekin okupatzea arautuko duena, idaztea

2021/09/29
Card image cap
Arrasateko Udalak espazio publikoetan mahai-aulkiak jartzeko lizentziak eman dizkie ostalaritza establezimenduei, horiek ematea egokia eta komenigarria den baloratu ostean eta, nolanahi ere, erabilera pribatiboaren eta erabilera orokorraren arteko bateragarritasuna kontrolatu, batez ere kontutan harturik eremu horretan zein den okupazio horren eragina.

COVID-19k sortu duen egoera dela eta, ostalaritza establezimenduek aurkeztutako bide publikoa okupatzeko eskaerak ugaritu egin dira.

Horiek kontuan izanda, egokia da une honetan bide publikoa terrazekin (mahai-aulkiekin) eta beste instalazio batzuekin okupatzea arautuko duen ordenantza erregulatzailea onartu ahal izateko prozedurari ekitea.

Aurrekoa dela eta, udalak erabaki du prozedura hastea, onartu dadin Udal ordenantza arautzailea, bide publikoa terrazekin (mahai-aulkiekin) eta beste instalazio batzuekin okupatzearen gainekoa.

Horretarako eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133. artikuluan jasotzen denari erantzunez, gaiarekin lotura duten pertsona fisikoei eta juridikoei epealdia zabaldu gura die udalak, egingo den ordenantza berriari ekarpenak egiteko.

Horrela, udaleko web orriaren bidartez, partaidetzazko prozesua zabaldu da.