Udaltzainburu ofizial plaza eta Lehen Agente plaza, euskal poliziako kide diren karrerako funtzionarioen arteko lehiaketaz hornitzeko hautaketa prozesuak

2019/03/26
Card image cap
Arrasateko udaltzaingoaren ikuskaritza eskalako “Ofizial-Udaltzainburu” lanpostua eta Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako “Lehen Agente” kategoriako lanpostuak behin betiko hornituko dira

Hutsik dauden bi lanpostu hauek  euskal poliziako kide diren karrerako funtzionarioen arteko lehiaketaz beteko dira.

Iragarki laburra estatuko aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunaz geroztik, 20 egun naturaleko epea izango da hautaketetan izen emateko.

Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsulta daitezke.