Urriaren 16ko Bertako Produktuen Azokan sagarra izango da protagonista

2021/10/08
Azokako ekoizleak ere sagarra eta sagarrarekin egindako produktuak izango dituzte salgai. Zozketatuko dira ere sagar produktuekin osatutako 10 sask

Urriko hirugarren zapatuan, urriaren 16an, Bertako Produktuen Azoka egingo da Seber Altube plazan. Sagarra izango da protagonista, sagar garaian gaudela aprobetxatuz.

Betiko ekoizleez gain, etorriko dira ekoizle bi bertako sagar barietateekin:

  • Angel Mari Padilla - Likiniao baserria – Aramaio
  • Eneko Solana – Ariztizabal baserria – Ezkio Itsaso

Azokako ekoizleek ere sagarra eta sagarrarekin egindako produktuak izango dituzte salgai.

Zozketatuko dira ere 10 saski sagar produktuekin osatuta, eguerdian, 13:30ean.