Zuhaitz Eguna ospatuko da Arrasaten urtarrilaren 16an

2021/01/08
VIII. Zuhaitz feria egingo da 8:00etatik 14:00etara Seber Altube plazan, eta 400 zuhaitz inguru landatuko dira herritarrekin Etxezarreta parkean.

Urtarrilaren 16an Zuhaitz Eguna ospatuko da Arrasaten. Zuhaitz feria egingo da Seber Altube plazan, eta 400 zuhaitz inguru landatuko dira herritarrekin Etxezarreta parkean, bi taldetan egingo den zuhaitz landaketan.

VIII. Zuhaitz feria

Zuhaitz feriaren VIII. edizioa da aurtengoa eta Arrasateko baserriko produktuen azokarekin batera egingo da Seber Altube plazan 8:00etatik 14:00etara. Bi zuhaitz sorta zozketatuko dira erosleen artean. Mintegi hauek hartuko dute parte:

Mintegia

Espezieak

Enkarguak

Areitio - Zaldibartik

Fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak

608879352

Belar – Zaldibartik

Fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak

629484151

Lurberry - Zarauztik

Basoko fruitu txikiak, ekologikoak

 

657 71 96 85

Udalatx - Arrasatetik

Basoko fruitu txikiak, ekologikoak

 

690 61 08 22

Zubialde

Beintza-Labaienetik

Bertako Sagarrondoak. Antzinako  barietateak, gure inguruari egokituak

646 63 55 24

Etxebarria-Gatikatik

Fruta arbolak

646 51 41 54

 

Zuhaitz landaketa Etxezarreta parkean

Bestalde, Etxezarreta parkean zuhaitzak landatuko dira herritarrekin. Aurrez izena eman behar da 943 25 20 18 telefonoan, eta aurten ez da hamarretakorik egingo osasun krisia dela-eta. Musakola auzoan San Isidro elizan izango da elkargunea eta bi talde osatuko dira, bakoitza gehienez 48 pertsonakoa. Lehen taldea 10:00etan batuko da elkargunean, eta bigarrena 11:00etan. Zuhaitzak landatu ostean, Etxezarreta parkean bisita gidatua egingo dute: 11:30ean lehen taldeak eta 12:30ean bigarrenak.

400 zuhaitz inguru landatuko dira 1 Ha-ko azalera duen lursailean: 200 haritz inguru eta baita hariztietan aurkitu daitezkeen beste 200 hostozabal ere: lizarra, urkia, astigarra (azkarra), sagarmina, gorostia…

Etxezarreta parkea Arrasateko Udalak erosi zuen 2019an eta 83 hektareako lursail bat da. Musakola auzoan dago eta Izarraitz/Aizkorri-Aratz/Urkiola korridore ekologikoaren parte da. 2020an hainbat lan egin dira parke barruko bideak hobetzeko. Udalak biodibertsitatearen ikuspegitik kudeatu nahi du ingurua, eta kudeaketa plana sortu nahi du Besaide mendizale taldearekin eta Naturtzaindia natura taldearekin elkarlanean.

Zuhaitz eguneko landaketarako eremua prestatu da: zeuden pinuak moztu ondorengo adarrak jaso dira, sasiak ebaki sortu diren hostozabalak errespetatuz, eta landare inbaditzaileak (sasiakaziak) moztu dira. Orain eremua prest dago landaketarako. Komeni da gomazko botak, hau da, katiuskak, eroatea.