Albisteak

Otsailaren 17tik 21era Aratusteak Arrasaten

Arrasateko 2023ko Aratusteetako kartel lehiaketaren irabazlea Izaro Sanchez aretxabaletarra izan da.

Arrasateko Udalak Lanbiderekin elkarlanean sustatutako Basolan enplegu-formakuntza planak herriko 10 langabe kontratatu ditu urtebeterako

Programaren helburua da 10 langaberi prestakuntza profesionala ematea, eta aldi berean, kontratatzea, baso mantenuaren arloan lana egin dezaten. Finean, laneratze prozesua erraztea.

Udalak Arrasateko TAO zerbitzuaren datuak eman ditu ezagutzera, lehen urtea bete berritan

TAO zerbitzuaren lehen urteko mantentze kostua 476.504,72 eurokoa izan da, eta zerbitzuagatik jasotzen den dirua 383.581,11 eurokoa (341.475,91 €, bilketarenak + 42.105,20 €, isunena). Ia 93.000 euroko defizita du.

Arrasateko Udalak lanak hasi ditu Zigorrolako begiratokia aisia eremu bilakatzeko

Begiratokia txukunduko da eta inguruan aisia eremu berri bat sortuko da. Ekimena herritarrek lehenetsi zuten 2021-2022 partaidetza aurrekontuetan.

Arrasateko Udalak ‘Lan r Bai’ programa indartu du, gizarte bazterkeriako egoeran dauden pertsonei egokitutako prestakuntza zerbitzu integrala eskaintzeko

Programak baliabideak eta tresnak transferitu gura dizkie erabiltzaileei, ibilbide bat garatu dezaten, inklusioa eta hezkuntza babestu eta prestakuntza teoriko-praktikoa emateko.

Arrasateko Udaltzaingoak konfiskatu ditu: 81 kokaina dosi, 27 haxix pastilla eta 895 euro eskudirutan

Arrasateko udaltzainek 81 kokaina dosi, 27 haxix pastilla eta 895 euro atzeman zituzten atzo arratsaldean, otsailaren 2an, Garibai etorbidean, Iturbide egoitzaren parean.

Lezetxiki - Leibar eremuari dagozkion irudien aurrean, Arrasateko Udal Gobernuak honakoa adierazi du:

Arrasateko Udal Gobernua, Udalean jaso den “Lezetxikiren Lagunak” izenpetutako gutuna zein hedabideetan azken egunetan zabaldu diren irudi eta adierazpenak aztertu ostean, Lezetxiki - Leibar eremuko kobazuloan azaleratutako azken gertakarien gainean lanean ari da.

Think Tank Nazioarteko Ekintzailetza #Kooperatiboa

Atzo Maria Ubarretxena alkateak, Think Tank Nazioarteko Ekintzailetza #Kooperatiboa-ren taldeari harrera egin zion Arrasateko udaletxean.

10 ikastaro, 5 tailer eta dozenaka ekintzaz osatutako plangintza prestatu du Arrasateko Emakume Txokoak udaberrirako

Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra egongo da zabalik

Udaltzaingoko bi agente plaza betetzeko hautaketa prozesu bateratua

Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat egingo du, beste udal batzuekin batera, Polizia Akademiaren koordinazio eta ardurapean, une honetan pertsonal plantilan hutsik dauden 2 agente plaza modu finkoan betetzeko.

TREBA gazteak: gazteentzako hitzaldiak

TREBA gazteak prestakuntza ekimen bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Udaletako Gazteria sailen elkarlanean sustatzen dutena.

Udalak 288.000 euro inbertitu ditu ur-hornidurako sare nagusia konpontzeko eta by-passa eraikitzeko

Kontu-sailik garrantzitsuenak honako hauek dira: matxuraren kokapen zehatza, ehorzketa, hodi aldaketa, kutxeta eta eremua hasierako egoerara itzultzea (68.000 euro) eta ur-ihesa konpontzea eta by-pass berria eraikitzea (101.000 euro).

Otsailaren 15a bitarte hartu daiteke parte Martxoaren 8ko XXVI. Kartel Lehiaketan

Johanna Sanchez Berdintasun zinegotziak (PSE-EE): “Artea eraldaketarako tresna ere badelako, jendea animatu nahi dugu aurtengo lehiaketan parte hartzera”.

Udalak hitzaldi eta tailer ugari antolatu du, gurasoei seme-alaben hezkuntza lanean tresnak eskaintzeko

Alde batetik, 8 hitzaldi antolatu dira eta, bestetik, seme-alaben adinaren arabera, gurasoentzako 3 tailer.

Erakunde eta enpresetako ordezkariak Mondragon Unibertsitatean bildu dira HIREKIN proiektuaren lehen harriaren ekitaldi sinbolikoan

Industriaren deskarbonizazioa du helburu HIREKINek, honako hauek oinarri hartuta: ekintzailetza industrial eta teknologikoa, digitalizazioa eta jasangarritasuna (ingurumenari, ekonomiari eta gizarteari dagokienez)

BERTAN BEHERA geratuko da ZUHAITZ EGUNEKO landaketa herrikoia

ZUHAITZ AZOKA MANTENDUKO DA LARUNBATERAKO.

Urtarrilaren 21ean Arrasateko Zuhaitz Egunaren X. edizioa ospatuko da, ohiko zuhaitz azokarekin eta Etxezarretan 400 haritzen landaketarekin

Landaketan parte hartu nahi duten herritarrek aldez aurretik eman behar dute izena 943 25 20 05 telefonoan.

Arrasateko Udalak milioi bat euro inbertituko du 3 urtean, kale argiteria eguneratzen jarraitzeko

Helburua da kale argiteriako argi puntu konbentzionalak eta osagarriak , LED argi puntuak eta LED argi puntu fotovoltaikoak hornitzea. Kontratazioa honela banatuko da: 647.000 euro lehen urtean eta 161.500 euro 2. eta 3. urtean. Lanak 2023ko lehen seihilekoan hasiko dira.

Arrasateko Udalak 700 zuhaitz baino gehiago landatuko ditu datozen asteetan

Landaketaren kostua 7.900 eurokoa da, BEZa barne.

Arrasateko Udalak 53 haurren parte hartzea lagundu du Eskola Kirolean dirulaguntza bidez

Udalak 5.261 euro bideratu ditu 53 familiari laguntzeko. Laguntza da Leintz Eskola Kiroleko matrikularen % 90 ordaintzea.

Gabonetako leihoen eta balkoien lehiaketa 2022

Banatu da balkoi onenaren saria.

Gabonetako eskaparate lehiaketa 2022: sari banaketa.

Eskaparate lehiaketako sariak banatu dira. Aurten sariak eta bonoen zenbatekoak igo dira.

Atarte, mendekotasun arina duten pertsonentzako Eguneko Arreta Zerbitzu berria Arrasaten

Intentsitate txikiko laguntza zerbitzua da, arreta premia espezifikoei lotua, adinekoen autonomiari eusten laguntzeko.

Arrasateko Udalak indarkeria matxistarik gabeko Santamas jaiak aldarrikatu ditu

Arbolapetan ‘Indarkeria sexistarik gabeko gunea’ ezarriko da abenduaren 21ean eta 22an, eta ’24 orduko arreta telefonoa’ egongo da herritarren eskura.

Kirol Azpiegituren Plana 2023an abiatuko da Iturriperen berritzearekin

Udal Gobernuak 5 urteko inbertsio plan bat landu du, 2023-2027 urteetarako, eta udalerriko 8 instalazio hartzen ditu bere baitan: Pump Track, Erguin herri eskola, Iturripe, Uarkape, Musakola, Parkour parkea, Arrasateko Institutua eta Arizmendi Musakola ikastola.

Hirigune Historikoaren Birgaitze Integraturako Plan Berezi berriak Alde Zaharra “erakargarriago” egitea du helburu

Arrasateko eragile askoren adostasunarekin, garai berrietara egokitzeko, Plan Berezia berrikusteko prozesua ireki zen 2019an

Domekara arte, abenduak 18, bozka daiteke Arrasateko 32 saltokiren artean eskaparaterik onena

Parte hartuko duten eskaparateetan LED poltsatxo bat jarri da, eta bertatik eman daiteke botoa QR baten bitartez, baita udalaren webgunean ere.