Jaiak

 
  • SANJUANAK

SanJuanakSua

Herriko jai nagusiak sanjuanetan ospatzen dira, ekainaren 23tik 26ra bitartean. Ekainaren 23an, San Juan bezperan, Errementari Dantza dantzatzen da San Juan suaren inguruan. Bertan hartzen dute parte Arrasateko dantza taldeek, Arrasate Musikaleko musika bandak, Txistulari taldeak, Arrasateko gaiteroek, trikitilariek, albokariek eta txalapartariek. Ekainaren 26ra bitartean ekintza asko antolatzen dira: danborradak, Dragoi Jana (herri afaria), musika eta dantza emanaldiak, haurrentzako ekintzak, antzerkia, dantzaldiak eta abar.


  • SANTAMASAK

Santamasak

Abenduaren 22an ospatzen da Santo Tomas Feria Arrasaten (Santamasak). Egun horretan nagusi dira baserriko produktuen salmenta eta erakusketa, lehiaketak (frutena, barazkiena), artisau langintzen erakusketa, herri kirolak, kalejirak,..


  • MARITXU KAJOI

Maritxukajoi

Maritxu Kajoi eguna da txikiteroen jaia, ospatzen dena 1977tik aurrera urriko lehen egubakoitzean. Erdiko kalean Maritxu Kajoi da Errosarioko Amabirjinaren irudia, txikiteroen zaindaria, Erdiko kalean dagoena. Egun horretan ohitura da dotore jantzita irtetea.


  • AUZOETAKO JAIAK

Herriko auzoetan, eta kale bitan ere, jaiak ospatzen dira. Jai egitura zabalarekin, haurrentzako jolasak eta musika ez dira falta izaten. 

  • Urtarrilaren 29an, Meatzerrekan San Balerio
  • Otsailaren 5ean, Gesalibarren Santa Ageda
  • Maiatzaren 1ean, San Andres auzoan San Andres
  • Maiatzaren 15ean, Musakolan San Isidro
  • Uztailaren 18an, Santa Marina auzoan Santa Marina
  • Uztailaren 22an, Maalako Errebalean Maria Magdalena
  • Uztailaren 26an, Ferrerias kalean Santa Ana
  • Uztailaren 31n, Kanpazarren San Inazio
  • Abuztuaren 3an, Udalan San Esteban
  • Abuztuaren 24an, Uribarrin San Bartolome
  • Irailaren 29an, Garagartzan San Migel
  • Abenduaren 10ean, Bedoñan Santa Eulalia

 

  • TRADIZIOAK

Santa Agueda

Santa Ageda eguna

Otsailaren 5ean da. Bezperan, hilaren 4an koroek kalera irteten dute kantuan diru eske. Santa Agedako koplak abesten dituzte, eta lortutako dirua ongizaterako izaten da.


San Nikolas

San Nikolas abenduaren 6an ospatzen da. Goizean haurrek kalez kale San Nikolas kantua abesten dute, eta etxeetatik eta Udaletxeko balkoitik bolo-boloa egiten da: gaztainak, intxaurrak, gozokiak, litxarreria, txanponak, ... hona hemen kantua gaur egun herriko neska-mutikoek abesten dutena:

San Nicolas Coronado

Arzobispo Mariandres
A la Luna, noche y día
Etxeko andre noblia
Egizu, egizu pilia

San Nikolas, triskilistras
Dame una castaña y no quiero más

Aquí estamos cuatro, cantaremos dos
Para San Nicolas, por amor de Dios
Belengo Portaleko ate zabaletan
Hotzak ikaraz dago
Jesus laztoetan. (bis)
Angelitos somos suspi-suspiramos
Lukainka, txorizo
(Neskai) (Mutilai) bapez
(Mutilai) (Neskai) dana