BASOLAN II ENPLEGU FORMAKUNTZA PROGRAMA

Informazio gehigarria

Proiektua: Arrasateko udalerriko baso eta natura guneen mantenuan aritzeko 8 pertsonako talde batekin enplegu-formakuntza programa bat garatuko da, 6 hilabeteko iraupenez, formazioa eta lana uztartuta:

  • 100 orduko zeharkako formazioa, taldean, lan-merkatuaren eskakizunetara egokitzen laguntzeko, eta lan-bilaketa eraginkorra lortzen laguntzeko.

  • 6 orduko lanerako orientazio indibiduala, norberaren laneratze prozesua antolatzen laguntzeko.

  • 6 hilabeteko lan kontratua %75eko lan-jardunarekin, baso eta natur espazioen mantenuan aritzeko, Udaleko natur espazioen mantenuko zerbitzu teknikoen ardurapean. 

LANBIDEn izena emateko epea: otsailaren 5etik 15era, biak barne.

Eskaintza zenbakia: 162024001482

Hitzaldi informatiboa LANBIDEK egindako aurretiko aukeraketan onartutako hautagaientzat:

HAUTAGAIEN EGOKITZAPENA NEURTZEKO PROBAK:

Konpetentzia linguistiko proba

Teoriko-praktikoa:

Elkarrizketa: 

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa - EAEko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan.