LAN AUKERA ERAIKUNTZA 2 ENPLEGU-FORMAKUNTZA PROGRAMA

Informazio gehigarria

Proiektua: LAN AUKERA ERAIKUNTZA 2, espazio publikoen mantenuari buruzko enplegu-formakuntza proiektu bat, zeinaren bitartez Arrasateko Udalaren ardurapeko hainbat kirol instalazio eta espazioen kalitatea hobetzeko egokitzapen-lanak egitea, zehazki igeltserotza eta pintura lanak, 6 hilabeteko iraupenez, formazioa eta lana uztartuta.

Programari atxikita,

  • 120 orduko formazioa, lan orduetatik kanpo, laneratzeko zeharkako edukiei buruz, eta arlo profesionaleko ezagupenei buruz.

  • Lanerako orientazioko 6 ordu pertsonako, banakako saiotan.

  • 6 hilabeteko lan kontratua %75eko lan-jardunarekin.

LANBIDEn izena emateko epea: otsailaren 23tik martxoaren 2ra (biak barne).

Eskaintza zenbakia: 162026001820

Hautaketa prozesuko irizpideak: hemen

 

LANBIDEk aurrez hautatutako hautagaientzako informazio saioa: 2026/03/04, asteazkena, Kulturateko Areto Nagusian, 10:00etan.                                                                            

 

 

 

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa - EAEko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan.