Gazte langabeak kontratatzeko deialdia: KIROL ETA OSASUN ARLOKO DINAMIZATZAILEA
Informazio gehigarria

Lanbidek eta Europar Batasunak, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan, gazte langabeak kontratatzeko deialdi hau finantziatuko dute
Proiektua: Zerbitzu honen helburua da jarduera fisikoaren onurak ahalik eta herritar gehienengana iristea, haien osasun fisikoa, psikikoa eta soziala hobetzeko, eta, horretarako, aholkularitza eta jarraipen indibidualizatua eskaintzen du.
Baina zerbitzu horri bultzada bat eman nahi zaio, hainbat eragileren arteko lankidetza bilatuz. Horretarako, dinamizatzaile bat behar dugu, hainbat erakunderen arteko kontaktuak egingo dituena, lankidetza-dinamikak sortuko dituena eta giza taldeen arteko loturak ezarriko dituena.
Eginkizunak:
Hainbat eragileren arteko lankidetza bilatzea (udaleko gizarte-zerbitzuak, osakidetza, etorkinen elkarteak, 3. adinekoen egoitzak...). Horretarako, beharrezkoa izango da erakundeen artean harremanak ezartzea, lankidetza-dinamikak sortzea eta giza taldeen artean loturak ezartzea. Beste herrietan dauden esperientziak ere ezagutu beharko ditu. Gainera, kontaktu horietatik erator daitezkeen dinamikak martxan jarri eta bideratu beharko ditu.
Jarduna: %100
Iraupena: 12 hilabete
Kontratu hasiera (aurreikusitako data): Iraila
LANBIDEn izena emateko epea: uztailaren 12tik 17ra (biak barne)
Eskaintza zenbakia: 162024008411
Gazte Bermea Programari buruzko informazioa
Gaitasun probak:
- Praktikoa: uztailaren 24an, asteazkena, 10:00etan, Kulturaten.
- Elkarrizketa: proba praktikoaren ondoren.

-
Kontratatzeko irizpideak_Kirola eta Osasuna zerbitzuko Dinamizatzailea
kirol dinamizatzailea_ kontratatzeko irizpideak.pdf
— 243.77 KB
-
Onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda
Onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda.pdf
— 204.15 KB
- CsvPdfFinder_ce471c8d-00a7-471e-a79a-0c148c0f15a3 2024/07/24