LAN AUKERA-ERAIKUNTZA ENPLEGU FORMAKUNTZA PROGRAMA_PEOIAK
Informazio gehigarria
Lanean Hastea: Martxoaren 31an, astelehena, Arrasateko Musakola Kiroldegian goizeko 8etan.
Proiektua: Arrasateko Udalaren ardurapeko hainbat kirol instalazio eta espazioen kalitatea hobetzeko egokitzapen-lanak egitea, zehazki igeltserotza eta pintura lanekin lotuta, 8 pertsonako talde batekin enplegu-formakuntza programa bat garatuko da, 6 hilabeteko iraupenez, formazioa eta lana uztartuta:
-
100 orduko zeharkako formazioa, taldean, lan-merkatuaren eskakizunetara egokitzen laguntzeko, eta lan-bilaketa eraginkorra lortzen laguntzeko.
-
6 orduko lanerako orientazio indibiduala, norberaren laneratze prozesua antolatzen laguntzeko.
-
6 hilabeteko lan kontratua %75eko lan-jardunarekin, Arrasateko Udalaren ardurapeko hainbat kirol instalazio eta espazioen kalitatea hobetzeko egokitzapen-lanetan igeltserotza eta pintura lanak egiteko.
LANBIDEn izena emateko epea: otsailaren 11tik 20ra, biak barne.
**** Lanbidek berrio zabaldu du eskaintza. Izena emateko epea otsailaren 28tik martxoaren 4 arte.
Eskaintza zenbakia: 162025001698
Informazio Saioa: Ostiralean,otsailak 28,10:00etan Kulturaten (Areto Nagusian) enplegu-formakuntza hitzaldia.Kontratatua izateko asistentzia derrigorra.
Froga Teoriko-praktikoa: Martxoak 13, osteguna, EJEn (Gipuzkoa Etorbidea, 12 - Arrasate). Lan eskaintza honetan eransten da txanda-orduen dokumentua.
Elkarrizketa eta konpetentzia linguistikoko proba: Martxoak 17, astelehena, KULTURATEn, txandak erantsitako dokumentuan zehazten dira. Froga hau, azterketa teoriko-praktikoa gainditu dutenek bakarrik egin beharko dute.
Merituak aurkeztea: Izangaiek martxoaren 12tik 17ra bitartean aurkeztu beharko dituzte merezimenduak egiaztatzeko agiriak BAZen. Epaimahaiak proba guztiak gainditzen dituzten pertsonen merezimenduak baloratuko ditu.
Merituak: (50 puntu)
-
B gidabaimena: 10 puntu.
-
Euskara: 1. HE egiaztatzea (agiriz edo proba eginez): 10 puntu.
-
Lan esperientzia edukitzea igeltsero eta pintura lanetan (enpresaren ziurtagiriarekin edo lan kontratua gehi bizitza laboralaren txosten eguneratua): hileko puntu 1, gehienez 10 puntu.
-
Igeltsero eta pintura arloko prestakuntza edukitzea (lehen mailako ziurtagiri profesionala gutxienez): 10 puntu.
-
Zaurgarritasun-egoeran edo bazterketa-arriskuan egoteko kontratatzeko baldintzen atalean zehaztutako kasu baten baino gehiagotan egotea: bigarren kasutik aurrera 5na puntu, gehienez 10 puntu. (meritu honen tramitea Lanbidek zuzenean jakinaraziko dio udaletxeari).
Euskera Froga (1. HE): Elkarrizketa eta konpetentzia linguistikoko proba gainditu duten hautagaiek, Euskeraren 1.HE froga bidez egiaztatzeko aukera daukate. Froga (idatzizkoa+ahozkoa) Martxoaren 19an (asteazkena) izango da KULTURATEn 10:30etan hasita.
-
Peoiak kontratatzeko irizpideak.pdf
Peoiak kontratatzeko irizpideak.pdf
— 229.73 KB
-
Onartu eta Baztertuen zerrenda eta 1.azterketaren data (8 peoi).pdf
Onartu eta Baztertuen zerrenda eta 1.azterketaren data (8 peoi).pdf
— 187.33 KB
-
Peoien azterketa teoriko-praktikoaren txanda-orduak.pdf
Peoien azterketa teoriko-praktikoaren txanda-orduak.pdf
— 43.50 KB
-
Konpetentzia linguistiko+elkarrizketa txandak.pdf
Konpetentzia linguistiko+elkarrizketa txandak.pdf
— 41.72 KB
- CsvPdfFinder_bd394c86-1e7c-4891-9db1-8d47653a2460 2025/03/24