Gazte langabeak kontratatzeko deialdia: JARDUERA EKONOMIKOEN DATUAK KUDEATZEKO TEKNIKARIA
Informazio gehigarria

Lanbidek eta Europar Batasunak, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan, gazte langabeak kontratatzeko deialdi hau finantziatuko dute
Proiektua: Udalerriko ehun ekonomikoaren mapa osotzea. Helburua da Jarduera ekonomikoen datu basea osotzea eta eguneratzea.
Eginkizunak:
-GISean sartuta dauden datuak aztertu.
-Falta diren datuak osotu, bereziki harremanetarako kontaktuak.
-Jasota dauzkagun datuak ondo daudela ziurtatu edo eta eguneratu.
-Establezimenduekin kontaktuan jarri.
-Establezimenduak bisitatu.
-Datu basea kudeatu.
-Datu basean dauden merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako jardueren datuak osotzea eta eguneratzea izango da lehentasuna.
Jarduna: %100
Iraupena: 8 hilabete
Kontratu hasiera (aurreikusitako data): Iraila
LANBIDEn izena emateko epea: uztailaren 12tik 17ra (biak barne)
Eskaintza zenbakia: 162024008412
Gazte Bermea Programari buruzko informazioa
Gaitasun probak:
- Praktikoa: uztailaren 24an, asteazkena, 10:00etan, Kulturaten
- Elkarrizketa: proba praktikoaren ondoren.

-
Kontratatzeko irizpideak_Jarduera Ekonomikoko Datuak kudeatzeko Teknikaria
Jarduera ekonomiko datuak kudeatzeko Teknikaria_kontratzeko irizpideak.pdf
— 235.27 KB
-
Onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda
Onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda.pdf
— 202.32 KB
- CsvPdfFinder_aed17cda-8313-4fd3-a7a1-cef13cd7ce40 2024/07/24