Gazte langabeak kontratatzeko deialdia: EUSKALTEGIKO TEKNIKARIA
Informazio gehigarria

Lanbidek eta Europar Batasunak, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan, gazte langabeak kontratatzeko deialdi hau finantziatuko dute
Proiektua: Euskaltegian online zerbitzu erakargarria eta motibagarria eskaintzea. Gero eta ikasle gehiagok ezin dute aurrez aurre etorri, ez behintzat egunero. Ondorioz, beharrezkotzat jotzen dugu euskaltegian online zerbitzu bat ezartzea.
Eginkizunak:
- Lehendik dagoen materialarekin jarduera berriak sortzea (paperezko unitate didaktikoak zein digitalak): jokoak, gurutzegramak, letra-zopak, karta-jokoa... Edukiak lantzeko beste modu bateko ariketak sortzea: bikoteak batzea, cloze-testa (hutsuneak betetzea), hitzak edo testu-zatiak ordenatzea. Ikasleari egindakoa partekatzeko eta gehiago parte hartzeko bidea erakustea, adibidez, webguneko eduki interaktiboak gehituz (h5p.org).
- Taldean interakzio eta parte-hartze handiagoa eskaintzea, ikasleak motibatzeko foroak gehituz.
- Edukien aurkezpena zaintzea eta hobetzea, erakargarriagoak izan daitezen.
- C1ean eta, batez ere, C2an egindakoa gainerako mailetan egitea: paperarena digitalizatzea.
Jarduna: %100
Iraupena: 12 hilabete
Kontratu hasiera (aurreikusitako data): Iraila
LANBIDEn izena emateko epea: uztailaren 12tik 17ra (biak barne)
Eskaintza zenbakia: 162024008415
Gazte Bermea Programari buruzko informazioa
Gaitasun probak:
- Praktikoa: uztailaren 23an, astertean, 12:00etan, Euskaltegian.
- Elkarrizketa: proba praktikoaren ondoren.

-
Kontratatzeko irizpideak_Euskera Teknikaria
Euskara teknikaria_ kontratatzeko irizpideak.pdf
— 262.73 KB
-
Onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda
Onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda.pdf
— 187.24 KB
- CsvPdfFinder_a2c63140-dce4-43b4-a8d9-6107f7e0fb2d 2024/07/24