Lanbide-Udala Enplegu Sustapen Programa: 4 Hiri altzarien eta eraikinen garbitzaileak (peoiak)

Informazio gehigarria

Proiektuaren deskribapena: 

  • Herriko eremu desberdinetako hiri altzari eta eraikinen ezohiko garbiketa egiteko lan taldea, altzarien biziraupena luzatzeko.

Egitekoak:

  • Herriko eremu desberdinetako hiri altzarien ezohiko garbiketa eta puntualki eraikinen garbiketa.

Jarduna: %100

Iraupena:  6 hilabete

Kontratu hasiera (aurreikusitako data): abendua

LANBIDEn izena emateko epea: urriaren 20tik 27ra, biak barne

Eskaintza zenbakia: 162025011794

PROBAK:

  • Teorikoa:  2025/11/07, ostirala, goizeko 10:00etan, Kulturaten (sarrera Otalora kaletik).

  • Praktikoa: 2025/11/14, ostirala, txandaka izango da Kulturaten (sarrera Otalora kaletik). Azterketa teorikoaren emaitzekin batera, hautagai bakoitzaren txanda-orduak argitaratu dira.

EUSKERA FROGA:

  • Prozesuan aurrera jarraitzen dutenek, azaroaren 25ean, asteartea, 11:00etan Kulturaten, azterketa egiteko aukera izango dute.