Lanbide-Udala Enplegu Sustapen Programa: ofizial elektrikaria
Informazio gehigarria
Egitekoak: Elektrikarien lan taldearen ezohiko lanetarako errefortzurako. Farolen estabilitate programa, eraikinetako koadro sekundarioen kokapen eta identifikazio lanak, luminarien ordezte programa, koadro eletrikoen garbiketa eta txukuntze lanak eta elektrizitatean bestelako lanak.
Jarduna: %100
Iraupena: 5 hilabete
Kontratu hasiera (aurreikusitako data): abendua
LANBIDEn izena emateko epea: urriaren 3tik 10era (biak barne)
Eskaintza zenbakia: 162023011693
PROBAK:
- Proba teoriko-praktikoa: Idatzizko proba teorikoa eta ahozko proba praktikoa egingo dira. 2023/12/05, asteartea, 10:00etan, Udaletxean (Herriko Plaza Nagusia, 1)
Hautagaiek Nortasun Agiri Nazionala edo baliokide den eta beraien nortasuna zalantzarik gabe egiaztatzen duen beste dokumentu bat dutela agertu behar dute probara.

-
Kontratazio irizpideak
Kontratazio irizpideak_elektrikaria.pdf
— 200.88 KB
- Emaitzak1 2023/12/05