Gazte langabeak kontratatzeko deialdia: Teknikaria (Euskaltegia)
Informazio gehigarria

Lanbidek eta Europar Batasunak, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan, gazte langabeak kontratatzeko deialdi hau finantziatuko dute
Eginkizunak: Udal euskaltegian online ikasteko behar den plataforma eguneratu, osatu eta edukiz betetzea. Horrela, aurrez aurreko eskoletara etorri ezin diren herritarrek beste modu batean ikasteko aukera izango dute.
Eginkizunak:
- Paperean dauden unitateak digitalizatzea (jarraibideak emanda)
- Unitateak erakargarriago eta didaktikoago bihurtu, argazkiak eta tresnak txertatuta (jarraibideak emanda)
- Materialaren kalitatea hobetzen laguntzea: eskaneatzeak, irudiak…
- Irakasleen aholkulari lanak egin Moodleko tresnen inguruan.
Jarduna: %100
Iraupena: 12 hilabete
Kontratu hasiera (aurreikusitako data): azaroa
LANBIDEn izena emateko epea: urriaren 10etik 17ra (biak barne)
Eskaintza zenbakia: 162023012156
Gazte Bermea Programari buruzko informazioa
-
Kontratatzeko irizpideak_Teknikaria.pdf
Kontratatzeko irizpideak_Teknikaria.pdf
— 248.70 KB
-
Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.pdf
— 287.88 KB
-
Behin-behineko onartu eta baztertuen zerrenda: bigarren deialdia
231201.Ebazpena.pdf
— 287.67 KB
- Emaitzak1 2023/10/30