Gazte langabeak kontratatzeko deialdia: Dokumentalista
Informazio gehigarria

Lanbidek eta Europar Batasunak, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan, gazte langabeak kontratatzeko deialdi hau finantziatuko dute
Eginkizunak: Udalaren ardurapean dauden hainbat bilduma babesteko, prozesatzeko eta publikoarentzat eskuragarri jartzeko lanak egin: inbentariatu, digitalizatu, ordenatu…
Zehazki bi bildumatan zentratuko da lana:
- Liburutegiko Tokiko Bilduma: dokumentuak eta liburuak babesteko neurriak hartu, hala nola, digitalizatu, inbentariatu, eta abar, eta publikoaren eskura jarri, fisikoki zein plataforma digitalen bidez.
- Industria Bilduma: elementuen kontserbazio egokia bermatzeko 1994 tik aurrera osatutako industria-ondare funtsa, berrantolatzea eta inbentariatzea behar du. Behin funtsa guztiaren ezagutza izanda, jasoko ditugun kontsultak erantzuteko gauza izango gara eta zabalkunde jarduerak ere abia genitzake.
Jarduna: %100
Iraupena: 12 hilabete
Kontratu hasiera (aurreikusitako data): azaroa
LANBIDEn izena emateko epea: urriaren 10etik 17ra (biak barne)
Eskaintza zenbakia: 162023012156
Gazte Bermea Programari buruzko informazioa
-
Kontratazio irizpideak_dokumentalista.pdf
Kontratazio irizpideak_dokumentalista.pdf
— 713.27 KB
-
Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.pdf
— 366.50 KB
- Emaitzak1 2023/10/31