"BASOLAN" ENPLEGU-FORMAKUNTZA PROGRAMA: 10 baso-erreka langile
Informazio gehigarria

Proiektua: 10 pertsonentzako prestakuntza-enplegu proiektua, iraupen luzeko langabetuak kualifikatzeko helburua duena, mendi eta
baso publikoak kontserbatzeko eta mantentzeko peoi lanetan.
Egitekoa: Erreka ertzen garbiketa eta landare inbaditzaileen erradikazioa. Natura bideen sarea eta natura guneen mantenua.
Iraupena: Proiektuak 12 hilabeteko iraupena izango du, bi fasetan egituraturik:
1.- Lehenengo fasea soilik prestakuntzakoa izango da, eta bi hilabeteko iraupena izango du, eta 2022ko urrian hasiko da.
2.- Eta ikas-ekinezko bigarren fasea, prestakuntza-kontratazioa, 10 hilabetekoa. Bigarren fase honetan, prestakuntzak
kontratu-denboraren % 35 hartuko du, eta lan-jarduerak, berriz, % 65.
Kontratazioak 2022ko abendutik aurrera egingo dira.
LANBIDEn izena emateko epea: irailaren 26tik urriaren 3ra, biak barne.
LANBIDEk berriro zabaldu du eskaintza.
Eskaintza zenbakia: 162022011684
Hitzaldi informatiboa LANBIDEK egindako aurretiko aukeraketan onartuak diren hautagaientzat: 2022/10/06, osteguna, 10:00etan Kulturaten.
-
Kontratazio irizpideak
BASOLAN_Kontratazio irizpideak.pdf
— 338.31 KB