Lanbide-Udala Enplegu Sustapen Programa: lorezaintzako 4 peoi
Informazio gehigarria
Egitekoak: zenbait hobekuntza zehatz lorategietan, edo belar gune eta alkorkeetan dauden zuhaitzetan eta baita ere zuhaizkak dauden guneetan, lanak egitea, ondoreneko mantentze lanak errazteko.
Jarduna: %100
Iraupena: 5 hilabete
Kontratu hasiera (aurreikusitako data): azaroa - abendua
LANBIDEn izena emateko epea: irailaren 23tik 30era (biak barne)
Eskaintza zenbakia: 162022011615
PROBAK:
- Teorikoa: 2022/11/18, ostirala, 10:00etan, Kulturaten (sarrera Otalora kaletik). Idatzizko test erako proba egingo da.
- Praktikoa: 2022/11/22, asteartea, San Kristobal hilerrian, banan-banan.
Hautagaiek Nortasun Agiri Nazionala edo baliokide den eta beraien nortasuna zalantzarik gabe egiaztatzen duen beste dokumentu bat dutela agertu behar dute probara, eta teorikora boligrafoa ere bai.
- LEHIAKETA:
Merezimenduak egiaztatzeko epea: abenduaren 2 arteko epea ematen da merituen balorazioko ziurtagiriak aurkezteko BAZeko erregistroan edo Herritarren atarian. Baloratu ahal izateko aurkeztu beharrekoak:
- Euskara 1. HE titulua
- Luzaroko langabea izatearen ziurtagiria (Lanbide).
- Diru sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) titular edo onuradun izatearen ziurtagiria (Lanbide).
- Legezko ezintasunaren ziurtagiria, ehuneko 33koa edo hortik gorako elbarritasun mailarekin.
- Lan eskarmentua lorezaintzako peoi lanetan (lan kontratua eta bizitza laboralaren txostenarekin), lorezaintzako ikasketak edo praktikaldia.
- Euskara: 2022/12/02, ostirala, 08:45etan, Kulturaten (sarrera Otalora kaletik). Borondatezkoa eta ez baztertzailea. (Proba egitetik salbuetsita egongo dira euskara 1. hizkuntza eskakizuna edo goragokoa agiri bidez egiaztatzen duten hautagaiak).
-
Behin-behineko onartu eta baztertuen zerrenda
Behin behineko onartu eta baztertuak lorezainak.pdf
— 287.50 KB
-
Kontratatzeko irizpideak
Kontratazio irizpideak_lorezaintzako peoiak.pdf
— 561.37 KB
- emaitzak_37ht8723h5478th384t 2023/03/22