Cookie politika

Cookie politika

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legearen 22.2 artikuluan ezarritakoa betez eta 2009/136/CE Europako Direktibarekin bat etorriz, Arrasateko Udalak jakinarazi egiten dizu, eta zuk baimena ematen duzu gure atarian cookieak erabiltzeko, dela abisuan bertan onarpena berariaz adierazita, dela nabigazioaren beraren bitartez adierazita.

Definizioa
“Cookie” bat fitxategi bat da, zure ordenagailuan deskargatzen dena webgune jakin batzuetako orrialdeetara sartzen zarenean. Cookieei esker, web orrialde batek informazioa gorde edo berreskuratu dezake erabiltzailearen edo haren ekipamenduaren nabigazio ohituren gainean, besteak beste, informazioa erabili ahal izango du erabiltzailea ezagutzeko, jasotako informazio horren arabera eta ekipamendua erabiltzeko moduaren arabera.

Cookie motak

Cookieak kudeatzen dituen erakundearen arabera:

  • Cookie propioak: erabiltzailearen ekipamendu terminalera bidaltzen dira, editoreak berak kudeatu eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen duen ekipamendu batetik.
  • Hirugarrenen cookieak: cookie hauek erabiltzailearen ekipamendu terminalera bidaltzen dira, editorea ez den beste batek kudeatzen dituen ekipamendu batetik. Ekipamendua kudeatzen duena arduratzen da ere cookieen bidez lortutako datuen tratamenduaz.

Aktibatuta ematen duten denboraren arabera:

  • Saioko cookieak: cookie mota hau diseinatuta dago datuak erabiltzailea web orrialde batean sartzen den unean jasotzeko eta gordetzeko.
  • Cookie iraunkorrak: cookie hauek jasotzen dituzten datuak terminalean gordeta egoten dira denbora jakin batean, eta denbora horretan cookieaz arduratzen denak eskuratu eta tratatu ditzake.

Helburuaren arabera:

  • Cookie teknikoak: cookie hauek erabiltzaileari aukera ematen diote web orri, plataforma edo aplikazioan zehar nabigatzeko eta web orriak eskaintzen dituen aukera eta zerbitzuak erabiltzeko. Adibidez, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatua duten guneetara sartzea, eskari bateko elementuak gogoratzea, eskaera egitea ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko, nabigazioan zehar segurtasun elementuak erabiltzea, edukiak gordetzea bideoak edo soinuak zabaltzeko edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.
  • Pertsonalizatzeko cookieak: cookie hauek erabiltzaileari aukera ematen diote zerbitzuan bere ekipamendu terminalean aurrez definitutako hainbat ezaugarrirekin edo erabiltzaileak berak definitutako ezaugarriekin sartzeko. Adibidez, hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen duen nabigatzaile mota, aukeratutako edukien diseinua, terminalaren geolokalizazioa eta zerbitzuan sartzeko eskualdearen konfigurazioa eta abar.
  • Analisirako cookieak: cookie hauek aukera ematen dute erabiltzaileek webguneetan duten portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko. Cookie mota horrekin jasotako informazioa erabiltzen da webguneen, aplikazioaren edo plataformaren jarduera neurtzeko, baita ere, webgune horien erabiltzaileen nabigazio profilak prestatzeko, erabiltzaileak zerbitzuaz zelan baliatzen diren ikusita zerbitzuan hobekuntzak egiteko.
  • Publizitate cookieak: cookie hauek aukera ematen dute zerbitzua emateko webgunean edo aplikazioan txertatutako publizitate guneak eraginkortasunez kudeatzeko, hainbat irizpidetan oinarrituta, hala nola editatutako edukian edo iragarkiak erakusteko maiztasunean.
  • Portaerazko publizitate cookieak: aukera ematen dute zerbitzua emateko webgunean edo aplikazioan txertatutako publizitate guneak eraginkortasunez kudeatzeko. Cookie hauek, behaketaren bidez, informazioa gordetzen dute erabiltzailearen portaerari buruz, gero erabiltzailearen profil zehatz bat garatzeko eta profil horren arabera mota bateko edo besteko publizitatea erakusteko.

Cookieen konfigurazioa
Jakinarazten dizugu nabigatzailea konfiguratu daitekeela cookieak baztertzeko edo onartzeko, edo nabigatzailea, ekipamendua edo gailua itxi eta gero cookie horiek ezabatu daitezen.

Nabigatzaile nagusietan, cookieak honela konfiguratzen dira:

  • Google Chrome>Konfigurazioa>Erakutsi aukera aurreratuak>Pribatutasuna>Edukiaren konfigurazioa>Cookieak.
  • Firefox>Tresnak>Aukerak>Pribatutasuna>Historia>Konfigurazio pertsonalizatua.
  • Internet Explorer>Tresnak>Internet aukerak>Pribatutasuna>Aurreratua.
  • Safari>Lehentasunak>Pribatutasuna.

Gainera, kontuan hartu behar da, web atariko edukia sare sozialen bitartez lagunekin partekatzen bada (Facebook eta Twitter), gertatu daitekeela webgune horietako cookieak ere jasotzea. Hirugarrenen cookieen doikuntzak ezin ditugu kontrolatu; beraz, gomendatzen dugu hirugarren horien webguneak egiaztatzea, haien cookieen gaineko informazio gehiago edukitzeko eta cookie horiek zelan kudeatu jakiteko.

Pribatutasun/cookie politika eguneratzea eta aldatzea:
Arrasateko Udalak Cookie Politika hau aldatu dezake lege edo erregelamendu eskakizunen arabera edo politika hori Datuen Babeserako Espainiako Agentziak emandako jarraibideetara egokitzeko; hori dela eta, erabiltzaileei gomendatzen zaie aldian-aldian Cookie Politika hau bisitatzeko.

Cookie Politika honetan aldaketa garrantzitsuak gertatzen badira, erabiltzaileei jakinaraziko zaie webgunearen bitartez.