Urriko azokako zozketa

2014/10/24
Card image cap
Urriaren 18ko azokan zozketatutako baserriko produktu sorta Juani Alonso Arrasatearrari egokitu zaio.

Aurreko zapatuan, urriak 18,   baserritarren azoka berezia egin zen Seber Altube Plazan, hileko hirugarren zapatu guztietan lez.  16 saltoki egon ziren bertan, artean ohiko baserriko produktuak,    berduren kontserbak, pastelak, ogia, gazta, Nafarroako arrozak eta berakatzak… 

 

Azokaren alboan, eguerdi partean, Udaleko Ingurumen Sailak Turismo Debagoienako Jardunaldi Gastronomikoen baitan, moxal okela gisatuaren lehiaketa egin zen, Arrasateko DSUCen laguntzarekin.  9 elkartek parte hartu zuten, eta ondoren, prestatutako gisatuaren dastaketa eskaini zitzaion lapikoen usain goxora hurbildu zirenei. Dastaketa zerbitzatzeaz Arrasateko AEK arduratu zen, eta giro ederra sortu zen Seber Altube plazan.

Azoka amaieran, baserriko produktu sortaren zozketa egin zen, beti lez,  goizean zehar bertaratutako bezeroen artean.  Boleto saritua JUANI ALONSOrena  izan zen eta produktu sorta,  Uribarri auzoko Ikutixo baserriak prestatu du oraingoan.   Ostiral goizean, urriak 24,  Udaleko BAZeko erakusleihoan egon da produktuen otarra, ikusgai, Juanik eguerdi aldera jaso artean. 

 

On egin,  eta  esker ona  baserriko produktuak aukeratzeagatik!