Udal gida

Ongi etorri!!
Udal gidaren argitalpen berria aurkeztera natorkizue. Bertan aurkituko duzue udalak zer zerbitzu eta baliabide eskaintzen duen, eta gure herriko historia, kultura, natura eta zerbitzu eskaintzaren berri jakingo duzue.

Arrasate herri bizia da, askotarikoa eta eskaintza zabalekoa, etengabe eraldatzen ari dena. Eta, hain zuzen, gida hau nortasun horren eta eskaintza zabal horren isla da. Herritarren parte hartze aktiboaren erakusle ere bada, elkarte eta kultura zein kirol alorreko taldeei erreparatuta.

Guztion ahalegin eta lanari esker, bizitzeko, harremanak izateko eta hazteko gustuko dugun herria eraikitzen ari gara, eta konpromisoz lan egingo dugu oraindik ase barik dauden beharrei erantzuteko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko, elkarrekin etorkizuneko Arrasate eraikitzeko.

Bertakook zein kanpokook gida honetan ea topatzen duzuen intereseko informaziorik!

 

Udal Gida 2020