Udal kiroldegiak xedea eta zerbitzuak

Xedea

Arrasateko Udalaren kirol zerbitzuaren xedea da adin eta talde guztientzako jarduera fisikoa eta kirola sustatu eta garatzea, Arrasate herri osasungarria, dinamikoa eta aktiboa izan dadin; betiere kalitateko zerbitzu publiko baten bidez.

Kirol zerbitzuak bere eskumenen artean kirol instalazio hauek kudeatzen ditu:

  • 1. Musakolako kiroldegia
  • 2. Iturripeko kiroldegia
  • 3. Uarkapeko kiroldegia

Udalaren xedea da kirol instalazio horien erabilera herritar guztien eskura jartzea, banaka nahiz taldeka, kirol eskaintza askotarikoa eta zabala antolatu dadin.

Ematen diren zerbitzuak

Arreta eta informazioa

Musakola kiroldegian aurrez aurre, telefonoz edo webgunean informazio argia eta zehatza eskaintzen dugu hauei buruz:

  • Ikastaroen eta zerbitzuen eskaintza, tasak, ordutegiak…
  • Kirol instalazioak eta erabilerak
  • Ordaintzeko erak eta hobariak
  • Tramiteak: abonu txartela, datu aldaketa, izen ematea, kobrantza…

Orientazio zerbitzuak

  • Musakolako eta Uarkapeko gimnasioetan monitore zerbitzua.

Kirol ekintzak:

  • Igeriketa ikastaroak:

Haur, ume eta helduentzat

Igeriketa egokitua

  • Kirol jarduera gidatuak:

Aretoko jarduerak (lasaiak, aktiboak, gazteak, +60): Yoga, body balance, spinning, zumba, krossfit, hipopresiboak, k-strech…

Uretako jarduerak: Aquagym eta matrogym.

  • Kirol jarduera ez gidatuak: gimnasioak, kirol kantxak, frontoiak, padel eta tenis pistak, kanpoko eta barruko igerilekuak, boulderra, atletismo pistak eta errugbi eta futbol zelaiak.

Udalaren kirol instalazioak alokatzea eta erreserbatzea

  • Lauhileko erreserba finkoen deialdiak, eskabideak eta tramiteak.
  • Alokairu puntualak eta ekitaldietarako erreserbak: kirol kantxak, frontoiak, padel eta tenis pistak.

Kirol instalazioen lagapena ikastetxeei eta klubei

  • Instalazioen erabilera erraztuko zaie eskola kirolari, Arrasateko ikastetxeei eta kirol elkarteei.

Arrasasoi programa

  • Programaren helburua da herritarrak kirolera hurbiltzea eta haien egunerokotasunean integratzea, hitzaldi, dokumental, emanaldi, ikastaro labur eta bestelako ekimenen bitartez.