Trafiko mozketak eta TAO zerbitzuaren etetea Maritxu Kajoi egunean
Maritxu Kajoi eguneko jaia dela eta, urriaren 2an, 18:00etatik hasi eta urriaren 3ko 08:00etara erantsitako argazkian adierazitako kale zatiak (Otalora eta Zarugalde kaleak) zirkulaziorako moztuko dira. Azken urteetan bezala, jai-gunearen eta alde zaharraren arteko jende fluxuaren segurtasuna bermatzeko neurri gisa hartu da erabakia. Zarugalde kaleko garajeek Muxibarretik egin beharko dituzte sarrera-irteerak.
Herribusa, aldiz, ez da igaroko itxitako eremutik; eta egun eta ordu tarte horietan San Frantziskoko biribilgunean eta Muxibarrekoan izango ditu behin-behineko geralekuak.
TAO sistemarik gabe ostiralean
TAO sistema ere bertan behera geratuko da Maritxu Kajoi egunean, urriaren 2an. Ondorioz, aparkaleku tasa ez da indarrean egongo egun osoan zehar, eta ibilgailuek ordaindu gabe aparkatu ahal izango dute TAO eremuetan.

Kale mozketak, autobus zerbitzuaren egokitzapena eta TAOren behin behineko etetea behar bezala seinaleztatuko dira.