Zerkaosteta kalea moztuta

Datorren astelehenetik aurrera, apirilak 24, Udal Brigadak zoladura konponketak eta bestelako mantentze lanak burutuko ditu Zerkaosteta kalean. Ondorioz, kalea moztuta egongo da herritar guztientzat, BAZen alboan dauden garajeetako erabiltzeentzat izan ezik. Lanak hilabete luzatu ahalko dira eta konponketak zatika egingo dira; konpontzen ari diren zatiaren arabera, garajeetara doan bideak behin-behineko desbideraketak izango ditu.

Barkatu eragozpenak. 

Kale mozketa