Eguzki energia kaptatzeko sistemak jartzea arautzen duen udal ordenantza eguneratuko da

2021/10/07
Energia trantsizioarekin eta energia berriztagarriekin duen konpromezuari eutsiz, 2007tik indarrean dagoen ordenantza moldatzeko erabakia hartu du udalak. Ordenantza berriak, aurrekoak zituen hutsuneak bete eta egungo testuinguruari erantzun sendoa emateko aldaketak barneratu nahi ditu.