Kontratuen erregistroa

Erregistro hori da kontratazio publikoari buruzko informazio sistema ofiziala eta nagusia eta, horren ondorioz, euskarri bat da kontratazio publikoa ezagutu, aztertu eta ikertzeko, kontratu publikoen alorreko estatistikak egiteko, kontratazio publikoari buruz nazioko eta nazioarteko betebeharrak betetzeko eta, gardentasun printzipioari jarraituz, beste administrazio organo batzuen kontratuei buruzko datuak jakinarazteko.

Erregistroa aginte publikoen tresna izango da kontratazio publikoaren prozedura eta praktikak etengabe berrikusi eta hobetzeko, hornitzaileen kalitatea, fidagarritasuna eta eraginkortasuna aztertzeko, eta merkatu publikoen gaitasun eta gardentasuna gainbegiratzeko.

Bilatu kontratuak

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen Erregistroa plataformaren bilaketa atalean Arrasateko Udalean abian dauden kontratuei edo amaitutakoei buruzko informazioa lortu dezakezu. Bilaketak egiteko, sartu irizpideak eta sakatu Bilatu botoia.