Arrasateko Bizikidetza mahaia/Bizikidetza Batzordea
2016ko irailean, abian jarri zen Oroimenaren eta Elkarbizitzaren mahaia, Arrasateko Udaleko indar politiko guztien parte hartzearekin. Mahai honen xede nagusia da berreskuratzea Arrasaten gertatutakoaren eta Arrasateko herritarrek pairaturiko giza eskubide urraketen memoria.
Oroimen partekatu bat eraikitzeko oinarrizko adostasunak lortu ondoren, Intxorta eta Argituz elkarteek, “Memoria partekatu baterantz” izeneko liburuetan jaso zituzten 1936 eta 2018 urteen artean gertatuko giza eskubideen urraketen eta indarkeriazko gertakizunak.
- “Memoria partekatu baterantz. 1956-2018 Arrasate-Mondragón” Argituz, giza eskubideen aldeko elkarteak egina eta 2018ko abenduan aurkeztuta.
- “Memoria partekatu baterantz. Arrasate 1936-1956. Gerra, erresistentzia eta frankismoa” Intxorta 1937 Elkarteak egina eta 2019ko otsailean aurkeztuta (bigarren edizioa argitaratu zen 2022ko irailean).
Lan hauetan jasotako Egiaren onarpen instituzionalak eta adosturiko irizpide zuzentzaileek, ahalbidetu dute udalak egindako aitortza eta oroimen ekitaldiak eta adierazpen bateratuak. 2019 urtean, mahaiak Batzorde izaera hartu zuen eta udalean ordezkaritza politikoa zuten alderdi guztiek konpromisoa berretsi zuten bizikidetza sustatzen eta bultzatzen jarraitzeko. Bizikidetza Batzordeak, honako ezaugarri nagusiak dituen berezko lan dinamika jarraitzen du: elkarlana, errespetua, berdintasunezko parte-hartzea, zintzotasuna, konfidentzialtasuna, komunikazio argia, enpatia, zaintza, kontsentsua, entzumena, elkar ulermena eta onarpena.
Memoria eta bizikidetzaren eremuan emandako urrats esanguratsuak:
- 2016/09 : Abian jarri zen Oroimenaren eta Elkarbizitzaren mahaia, Arrasateko Udaleko indar politiko guztien parte hartzearekin.
- 2016/11/28: Arrasaten izandako Memoriaren Karpa Gogora Institutuarekin batera antolatu.
- 2017/09/25: Kereila Argentinarraren aurkezpena Bergarako epaitegian. Aurreko hilabeteetan testigantzak jasotzeko bulegoa ireki zen Udaletxean.
- 2017/11/10: Memoriaren eguna. Udaletxe aurrean kontzentrazioa eta “Ama nora goaz” filmaren emanaldia Amaia antzokian.
- 2017/12: “(Su) minetik Bakera “ ekimen performatiboa Amaia antzokian. (Iñaki Peña).
- 2017/12: Margotutako Hormak (Josune Murgoitio). Kulturateko atrioan.
- 2018/11/8: Publikoa egin zen Memoria eta Bizikidetza mahaia eta ezagutzera eman ziren mahaiaren konpromisoak.
- 2018/11/24: Isaias Carrasco Miguelen oroimen eta aitortza ekitaldi instituzionala egin zen udaletxeko pleno aretoan. Bideoa
- 2018/12/08. Dispertsio politikaren aurrean adierazpen instituzionala eta politika honen eragina jasaten duten familiei harrera ekitaldia.
- 2018/12/20. “Memoria partekatu baterantz. 1956-2018 Arrasate-Mondragón” Argituz. Giza eskubideen aldeko elkarteak egindako liburuaren aurkezpen ekitaldi instituzionala Kulturaten. Liburua pdfen, Jon Sarasuak epilogorako idatzitako Aikuaren grabazioa
- 2019/02/13. Intxorta 1937 elkarteak egindako “Memoria partekatu baterantz. Arrasate 1936-1956. Gerra, erresistentzia eta frankismoa” liburuaren aurkezpen ekitaldi instituzionala Kulturaten. Liburuaren pdfa
- 2020/10/16: Iñaki Etxabe Orobengoa eta German Agirre Irasuegiren oroimen eta aitortza ekitaldia instituzionala egin zen udaletxeko pleno aretoan. Bideoa
- 2020/12/17: Osoko Bilkuran aho batez onarturiko “Motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimak laguntzeko” adierazpen instituzionala.
- 2021/02: “Burgoseko prozesua. Frankismoari epaiketa” erakusketa Kulturateko atrioan. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin elkarlanean sortutako egitasmoa.
- 2021/11/10: Jesus Uranga Urrutia, Agustin Aramburu Zabaleta eta Gregorio González Rubioren oroimen eta aitortza ekitaldi instituzionala egin zen udaletxeko pleno aretoan. Bideoa
- 2022/09/26a: “Memoria bateratu baterantz. Arrasate 1936-1956. Gerra, Erresistentzia eta Frankismoa” Intxorta Elkarteak egindako liburuaren bigarren edizioaren aurkezpen ekitaldia. Kulturateko Kalostrapean. Liburuaren pdfa
- 2022/11/10: Agurtzane Arregi Letamendiren oroimen eta aitortza ekitaldi instituzionala egin zen udaletxeko pleno aretoan. Bideoa
- 2023/09: Egiarekin topaketak. 1936ko kolpe militarraren ondoren sortutako giza eskubideen urraketak azaleratu eta egia, justizia eta erreparazioa lortzeko topaketa (dokumentalak, tailerrak …) Intxorta elkarteak antolatuta.
- 2023/11/10: Intxorta 1937 Elkartearen aitortza ekitaldi instituzionala egin zen Kulturateko Klaustroan. Bideoa
- 2024/09/19: Orratz-begia erakusketa. 1936ko kolpe militarraren aurkako erresistentzian zehar, ebakuatutako euskal Haurren ondarea. Intxorta elkarteak antolatuta.
- 2024/11/10: Emilia Larrea Saéz de Adanaren oroimen eta aitortza ekitaldi instituzionala egin zen udaletxeko pleno aretoan. Bideoa
- 2025/09: Egiarekin topaketak. 1936ko kolpe militarraren ondoren sortutako giza eskubideen urraketak azaleratu eta egia, justizia eta erreparazioa lortzeko topaketa (dokumentalak, gutun irakurketa …) Intxorta elkarteak antolatuta.
- 2025/11/10: “Korta. Askatasun haizea” filmaren emanaldia Musikaren Etxean.
- 2025/11/29: Enrike Gómez Alvarez “Korta”ri oroimen eta aitortza ekitaldi instituzionala udaletxeko pleno aretoan. Bideoa
- Urtero/09/26: Tropa frankistak Arrasaten sartu zireneko urteurrenaren ekitaldia, Intxorta Elkarteak antolatuta.