Alkatea

Maria Ubarretxena Cid
maria ubarretxena
Karguak
  • Alkatea

  • Udalbatzako burua

  • Tokiko Gobernu Batzarreko burua

  • Bozeramaileen Batzarreko burua

  • Udaleko Osoko Bilkurak, 2020ko martxoaren 3an egindako bilkuran, onartu zuen Maria Ubarretxenaren uko eskaera, administrazio kontseiluetan kide aritzeko
  • Ordezkaria Debagoieneko Mankomunitatean

  • Ordezkaria EBZ-SAIOLAN Enpresa eta Berrikuntza Zentroan

  • Ordezkaria GARAIAn

  • Ordezkaria Deba Bailarako Industrialdea, SAn
 

IZENDAPENA:

Udaleko Osoko Bilkurak hautatu zuen Arrasateko alkate, 2019ko ekainaren 15ean egindako bilkura berezian

 

ESKUDANTZIAK:

Alkatea Udalbatzako burua da eta, eskuordetzen ez baditu, eskudantzia hauek ditu:

  • Udal gobernua eta administrazioa zuzentzea.
  • Udala ordezkatzea.
  • Udaleko Osoko Bilkuraren bilkurak deitu eta horietan buru izatea, lege honetan eta hauteskunde legeria orokorrean aurreikusten diren kasuetan izan ezik, Tokiko Gobernu Batzarrarenak eta udaleko beste edozein organorenak, eta berdintzeak erabakitzea, kalitateko botoa erabiliz.
  • Udal zerbitzuak eta obrak zuzendu, ikuskatu eta bultzatzea.
  • Bandoak ematea.
  • Kudeaketa ekonomikoa eramatea, onartu den aurrekontuaren arabera, bere eskumeneko mugetan gastuak egitea, kreditu operazioak hitzartzea, Toki Ogasunak arautzeko abenduaren 28ko 39/1988 Legearen 158.5 artikuluan jasota daudenak izan ezik, aurrekontuan jasota badaude operazio kreditu horiek eta baliabide arrunten % 10 gainditzen ez badu haien zenbatekoak ekitaldi ekonomiko bakoitzean, diruzaintzakoak izan ezik; horiek egokituko zaizkio uneoro egiten diren operazioen zenbateko pilatua gainditzen ez duenean aurreko urtealdian likidatutako diru sarreren % 15; ordainketak agintzea eta kontuak ematea; hori guztia Toki Ogasunak arautzeko Legean aurreikusitakoaren arabera.
  • Enplegu publikoaren eskaintza onartzea, Udaleko Osoko Bilkurak onartutako aurrekontuarekin eta plantillaren arabera; arauak onartzea, probak egiteko, batetik, langileak aukeratu behar direnean eta, bestetik, lanpostuak hornitzeko lehiaketak egin behar direnean; eta finkoak eta aldizkakoak ez diren ordainketa osagarriak banatzea.
  • Langile guztien goi burutza betetzea, eta erabakiak hartzea langile horiek izendatzeko eta santzionatzeko, baita ere, Udalbatzako funtzionarioak zerbitzutik bereizteko eta lan kontratuko langileak lanetik botatzeko; azken kasu bi horiek izanez gero, Udaleko Osoko Bilkurari adieraziko dio egiten den lehen bilkuran. Eskuduntza hori izango du, lege horretako 99.1 eta 3. artikuluetan xedatutakoaren kalterik gabe.
  • Udaltzaingoaren buru aritzea.
  • Plangintza orokorra garatzeko, plangintza baliabideak onartzea, Udaleko Osoko Bilkurari berariaz ez dagozkionak, eta hirigintza gestioko baliabideak eta hirigintzako proiektuak onartzea.
  • Bere eskumeneko gaietan, egintza judiziala eta administratiboak erabiltzea eta udala defendatzea, beste organo bati eskuordetu dionean ere bai, eta, urgentziako kasu guztietan, Udaleko Osoko Bilkuraren eskuduntzako gaietan, eta kasu horretan Udaleko Osoko Bilkurari emango dio horren berri egiten den lehen bilkuran, berretsi dezan.
  • Udaleko Osoko Bilkurari proposatzea kaltegarritasunezko deklarazioa, Alkatetzaren eskumenaren gaietan.
  • Hondamendirik edo ezbehar publikorik eta horien arrisku larririk izanez gero, berak zuzenean, eta bere ardurapean, behar diren neurriak eta neurri egokiak hartzea, eta horien berri ematea berehala Udaleko Osoko Bilkurari.
  • Berak agindutakoa hausten duten hutsegiteak santzionatzea, edo udal ordenantzen arauak hautsi direlako, ahalmen hori beste organo batzuei dagokienean izan ezik.
  • Mota guztietako kontratazioak eta kontzesioak egitea, aurrekontuaren baliabide arrunten % 10 gainditzen ez dutenean, eta edozein kasutan ere, 6.000.000 euroko kopurua gainditzen ez dutenean, urteanitzeko izaerakoak barne, lau urte baino gehiago ez dirauenean, betiere urtealdi guztien artean pilatutako zenbatekoak gainditzen ez baditu, batetik, adierazitako portzentajea, lehen urtealdiko aurrekontuaren baliabide arruntei buruz, eta bestetik, lehen adierazi den kopurua.
  • Obra eta zerbitzuetako proiektuak onartzea, eskumena badu kontratatzeko edo kontzesioa emateko eta aurrekontuan aurreikusita badaude.
  • Ondasunak eta eskubideak erostea, aurrekontuaren baliabide arrunten % 10 gainditzen ez duenean horien balioak, ezta 3.005.060,52 euro gainditzen ez duenean ere, eta kasu hauetan aipatzen diren portzentajea eta zenbatekoa gainditzen ez duen ondarea saltzea:
      1. Ondasun higiezinena, aurrekontuan aurreikusita badago.
      2. Ondasun higigarriena, balio historiko edo artistiko deklaratutakoa izan ezik, izan ere, horien saltzea ez dago aurreikusita aurrekontuan.
  • Lizentziak ematea, arlokako legeek berariaz ematen ez badiote Udaleko Osoko Bilkurari edo Tokiko Gobernu Batzarrari.
  • Udalaren erabakiak argitaratu, betearazi eta bete daitezen agintzea.

  • Legeek berariaz ematen dizkioten gainerakoak eta Estatuaren edo Autonomia Erkidegoen legeriak udalerriari ematen dizkiotenak, eta udaleko beste organo batzuei ematen ez dizkionak.

  • Alkateari dagokio ere alkateordeak izendatzea.
  • Alkateak eskuordetu egin dezake bere eskudantziak erabiltzea, hauek izan ezik: Udaleko Osoko Bilkuraren eta Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak deitzea, berdinduz gero kalitateko botoaz erabakitzea, kreditu operazioak hitzartzea, langile guztien goi burutza izatea, funtzionarioak zerbitzutik bereiztea eta lan kontratudunak lanetik botatzea, eta artikulu honetako 1. zenbakiko a), e), j), k), l) eta m) ataletan aipatutakoak. Edozelan ere, j) atalean datozen eskudantziak erabiltzea eskuordetu ahal izango dio Tokiko Gobernu Batzarrari.
  • Izan ere, Arrasateko alkateak hainbat eskudantzia ditu eskuordetuta 2015eko uztailaren 13an emandako ebazpenen bitartez:
      1. Tokiko Gobernu Batzarraren esku lagatako eskudantziak.
      2. Arloko zinegotzi ordezkarien esku lagatakoak.
      3. Zerbitzu berezien zinegotzien esku lagatakoak.