Udal kargudunen dedikazioak eta ordainsariak

Udaleko Osoko Bilkurak, 2023ko uztailaren 14ean egindako bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen ordainsariei buruz udal karguak betetzearen truke:

  • Erabateko dedikazioaz betetzeko karguak:
    • Alkatea: MAIDER MORRAS AZPIAZU, 62.448,83 €ko ordainsari gordina urteko, hamalau hiletan ordaintzekoa (indarrean dagoen ordainsari taularen 27.5 maila). 2023ko ekainaren 17tik aurrerako eragina edukiko du.
    • Lehenengo Alkateordea eta Tokiko Gobernu Batzarreko kidea: KEPA URTEAGA GARCIA, 43.650,87 €ko ordainsari gordina urteko (indarrean dagoen ordainsari taularen 17. maila), hamalau hiletan ordaintzekoa. 2023ko ekainaren 18tik aurrerako eragina edukiko du.
    • Bigarren Alkateordea eta Tokiko Gobernu Batzarreko kidea: GARAZI ETXEBERRIA SAN MIGUEL, 43.650,87 €ko ordainsari gordina urteko (zerbitzu berezietan dauden karrerako funtzionarioek eskubidea duten hirurtekoak alde batera utzita), hamalau hiletan ordaintzekoa (indarrean dagoen ordainsari taularen 17. maila). 2023ko urriaren 1etik aurrerako eragina edukiko du.
    • Hirugarren Alkateordea eta Tokiko Gobernu Batzarreko kidea: MIREN JASONE GIRALDO MENENDEZ, 43.650,87 €ko ordainsari gordina urteko, hamalau hiletan ordaintzekoa (indarrean dagoen ordainsari taularen 17. maila). 2023ko urriaren 1etik aurrerako eragina edukiko du.
    • Arrasateko EAJ-PNV udal taldeko kidea: ANDER GARAY ZABALETA, 43.650,87 €ko ordainsari gordina urteko, hamalau hiletan ordaintzekoa (indarrean dagoen ordainsari taularen 17. maila). 2023ko ekainaren 18tik aurrerako eragina edukiko du.
  • Zatikako dedikazioaz betetzeko karguak:
    • Tokiko Gobernu Batzarreko kidea: MIKEL SAN MIGUEL MERINO, % 60ko jardunari dagokion 26.190,52 € ko ordainsari gordina urteko hamalau hiletan ordaintzekoa (indarrean dagoen ordainsari taularen 17. maila), 2023ko irailaren 1etik aurrerako eragina edukiko du.
      Lansaria jasotzeko derrigorrezko gutxieneko arduraldia 955 ordukoa izango da urtean.