Udalkideei eta gobernu organoei eman beharreko ordainketak eta konpentsazioak

Udal taldei asignazioak eta bileretara joateagatik dietak 2019-2023 legealdirako

Talde politikoentzat diru esleipena:

  • Udal talde politiko bakoitzarentzat: 750 € hilean.
  • Udal talde politiko bakoitzarentzat, bere taldekoa den zinegotzi bakoitzeko: 200€ hilean zinegotziko.

2019ko uztailaren 1etik aurrerako eragina edukiko du.

Kopuru horiek talde politikoei ordainduko zaizkie.

 

Dietak bertaratzeagatik:

Dedikaziorik aitortu ez zaien zinegotziek (ez erabatekoa ez eta partziala) udaleko organo kolegiatuetako bileretara joateagatik (Udal Plenoa, Tokiko Gobernu Batzarra, Bozeramaileen Batzordea eta Batzorde Informatzaileak), honako ordainketak jasoko dituzte:

  • Organo informatzaileetara bertaratzeagatik (Batzorde informatzailea eta Bozeramaileen batzordea): 90 € bilerako. Batzorde informatzaileetara bertaratzeagatik (liberatu oso baten %20ko dedikazioa) urtean gehienez 7.976,39 € izango dira.
  • Organo erabakitzaileetara bertaratzeagatik edo batzordeburuak batzordeko (Udalbatzarra, Tokiko Gobernu Batzordea) edo/eta batzordeburua batzordeko: 180 € bilerako. Tokiko Gobernu Batzordera bertaratzeagatik eta batzordeburu batzordeko (liberatu oso baten %35eko dedikazioa) urtean gehienez 13.958,69€ izango dira.