Alkatearekin solasean

2019/05/19
Card image cap
Saio honetan Maria Alkatearekin eta Ander zinegotziarekin elkartu gara Udaletxeko pleno aretoan. Ikasturte oso bat eman dugu hainbat gai eta proiekturen inguruan lanean eta gaurkoan honen errepasoa eta balorazioa egin dugu.

Hasteko, gure kaleko kirol proposamenak erakutsi nahi izan dizkiogu Alkateari, baina “Altxorren jolasaren” bitartez topatu behar izan ditu lehenago. Udaletxeko txokoetan pista batzuk utzi dizkiogu, gure paperak topa zitzan: Pump truck pista, parkour zirkuitua, bizikleta elektrikoa mailegatzeko sistema eta herriko parke eta plazen mapa umeentzat. Ideia guztiei buruz hitz egiteko aukera izan dugu eta solasaldi irekia egin dugu.

Bukatzeko, iaz eta aurten landutako proiektu batzuk zein egoeratan dauden kontatu digu. Ur parkea irailean eraikitzen hasiko dela azaldu digu, datorren udarako prest izango delarik. Santa Barbara berriz, pixkat geldi dago, larrialdizko hainbat lan egin behar izan direlako Udaletik.

Eskerrak emanez bukatu dugu saioa, Alkateak gure ideiak aztertzeko lana hartuko duela esan du.

901

903

904