Argiak, kamera eta …
2022/03/04
Aurten lortu dugu helduen aurrekontu parte-hartzaileetan umeek eta gazteek bozkatu ahal izatea -umeen eskaera izan zena-. Une garrantzitsu honen berri emateko zinemagileak bihurtu ginen egun batez!
Denetarik izan genuen gure produkzioan: soinu teknikariak, kamerak, zuzendari laguntzaileak eta aktoreak. Kulturateko liburutegia eta BAZa izan ziren bideoaren eszenatoki.
Zer, nola, non eta zertarako bozkatu gure hitzekin kontatzea erabaki genuen, pertsona guztientzako: umeak, gazteak zein helduak, irisgarria izan zedin!
Albiste erlazionatuak
Haur Kontseilua
- Hurrengora arte! 2022/05/19
- Azken txanpa! 2022/05/12
- Ikusi makusi… 2022/03/28