Arrasate etorkizun urrunetan imajinatzen

2019/01/17
Card image cap

Haurren Kontseiluko aurtengo gaia adostu dugu dagoeneko: kirola eta natura herriko plaza eta parkeetan. Datorren hilabeteetan gai zabal honen inguruan sakondu eta proposamenak garatuko ditugu.

Eta proposamenak lantzen hasteko lehen urratsa berezia izan da, irudimena orainean jarri beharrean, etorkizun posibleetan jarri dugulako. Teknologiek bizitzaren esparru guztiak hartzen dituzten herri bat, osasunarekiko obsesionatuta dagoen herri bat, umeak gehiengo diren mundua, edo zergatik ez, errobotak jaun eta jabe direnekoa?

“Nolakoa izango litzateke Arrasate egoera horretan? Zertarako egingo du kirola jendeak? Nola? eta natura?” Galdera hauei bueltaka gauza pila bat imajinatu ditugu.

HK 2019 4 1

HK 2019 4 2

HK 2019 4 3