Edabe magikoa eta gure gaiak

2021/11/19
Card image cap
Aurten landu nahi ditugun gai multzoak aukeratu ditugu

Gaurkoan Gazte Txokoa eszenografia misteriotsu batekin zain izan dugu, taldean misio berezi bat izango genuelako. Edabe magiko baten elkarlanerako eta taldean jokatzeko osagaiak pentsatu ditugu: talde printzipioak eta komunikatzeko kodeak elkar-sortzea. 

IMG 20211119 110550

Kontseilukideek errespetua, konfiantza eta jarrera baikorra izan nahi dituzte taldean.  Gainera, talde handian komunikatzeko keinu batzuk asmatu dituzte: adostasunerako keinua, ez-adostasunerako, isiltasuna eskatzeko eta txanda eskatzeko.

IMG 20211119 111422 1

Azkenik, aurten landu nahi ditugun gai multzoak aukeratu ditugu: herriko kirol instalakuntzei proposamenak egitea eta 9-12 adin arteko umeentzako aisialdi toki baten sorrera. Erraza izan da ados jartzea, taldekideen kezkak nahiko lerrokatuta zeudelako.

IMG 3831

IMG 3821