Etorkizunari kuriositatez begira

2019/11/20
Card image cap
Bigarren saioa zertxobait berezia izan da, Haurren Kontseiluko kideek etorkizuneko Arrasate nolakoa izango den inguruko gogoetak, galderak eta irudimenak taldean elkarlanean lantzea izan da. Apokaliptikoa izango al da? Teknologikoa izango al da? Galdera asko egin zuten beraien buruei, kuriositatez begiratzen eta irudimena lantzen.

Kontseilua talde txikietan banatu zen, etorkizuneko Arrasaten egoerak imajinatuz eta elkarren artean partekatuz. Azkenik, mahaigaineraturiko ideien artean, umeek desiratzen duten eta kezkarazten dituen Arrasate ere kontatu zioten elkarri, pilota jolas baten bitartez. 

 

IMG_3976.JPG