Etorkizuneko gaietan sakonduz

2019/12/17
Card image cap
Haurren kontseiluaren hirugarren saioan ezohikoa den ariketa bat egin genuen. Aurreko saioetatik eratorritako ideiak lantzeko helburuarekin, kontseiluko kideek karta joko baten bitartez ipuin desberdinak asmatu dituzte. Sormena eta pentsamendu kritikoa aktibatzeko, elkarren artean iraganak, orainaldiak eta etorkizunak irudikatu dituzte.

Ondoren talde bakoitzak antzerki txiki bat antolatu du asmatu duten ipuinari testuinguru bat emanez. Antzezpenarekin polaroid argazkiak atera ditugu eta aldi berean, etorkizunera bidaltzeko mezuak idatzi dituzte.