Gaia ardatz

2021/01/03

Gaurkoan urruneko etorkizunean Arrasate herrian umeak zelan biziko diren imajinatzeko ariketa egin dugu. Horretarako, aurretik asmatutako etorkizuneko 3 eszenatoki ezberdinetatik abiatu gara, oso bereziak. Mundu ezberdin horietako egoerek sortarazten dizkiguten sentsazioak, atseginak eta desatseginak, partekatu ditugu Kontseiluko kideek.

Honek ikasturte honetarako gaiak planteatzen lagundu digu. Zerrendan batzuk baditugu, aukeratzekoen artean: animalien tratu txarren aurka, harreman positiboak, zailtasundun umeei laguntza eta larrialdi klimatikoa, adibidez.

HK 2021 2 2

HK 2021 2 3

HK 2021 2 4