Gaia aukeratzen, inspirazio bila

2019/01/02
Card image cap

Haurren Kontseiluaren saio honetan ikasturteko gai nagusia aukeratzeko ariketa egin dugu. Aurreko egunetan Maria alkatea bisitatzen eta Udaletxearen kontsultak erantzuten aritu da Haurren Kontseilua. Lehenengo aldiz Haurren Kontseiluaren urteetan umeek landu nahi duten gaia hasieratik proposatu ahal izan dute.

Edozein gai izan daitekeenez... herriarekin eta zuen ingurunearekin lotuta dagoen edozer gauza... ba une honi denbora eta gogoa eskaini nahi izan diogu. Hasieran bururatutako lehen ideiak oinarri hartuta, herritik paseoan ibili gara, gaiak herriarekin lotuz eta inspirazioa bilatuz. Kirol aukerak, parkeak, plaza mapa, Erguin auzoa... gaiak landu ditugu batez ere.

Hurrengo egunean gaia guztiz definitzen bukatu eta proposamenak sortzen hasiko gara.

HK 2019 3.2

HK 2019 3.3