Gure ibilbidea

2021/12/17
Pasaden astelehenean Arrasateko Haurren Kontseiluko 3. saioa izan genuen.

Saio honetan gure kode eta printzipioak gogoratu genituen praktikan jartzeko, eta aurreko saioan aukeratutako bi gaietatik bat landu genuen: 9-12 adin arteko umeentzako toki baten sorrera. Horretarako, mapa handi batean gure aisialdian zer, non eta norekin egiten dugun markatu genuen, ondoren herritik ibilbide turistiko bat egiteko.

IMG 3857

Ibilbide horretan hainbat lekutik igaro ginen: Amaia Antzokitik, San Juan etxe taldetik, Zaldibar parketik, Biteri parketik eta, azkenik, Monterron parketik. Geltoki bakoitzean zergatik egoten ginen hor eta zer egiten genuen kontatu genion elkarri.

IMG 3855

Gaiaren inguruan hainbat hausnarketa egin genituen bidean. Zergatik gai hori landu pentsatu genuen eta nolakoa izan zitekeen imajinatu genuen. Horren ostean elkar agurtu eta oporren abian jarri ginen!